Gizarteratze ikasleen (Marketin eta Publizitatea ere) “Lan-inguru inklusiboetako jardunbide egokien” gida
Gizarteratze Heziketa-Zikloaren, Marketin eta Publizitatearekin ere, “Lan-inguru inklusiboetako jardunbide egokien” gida egiten ari da. Gida honen helburua honakoa da; desgaitasun intelektuala duten pertsonen kontratazioa sustatzea, honek lan-inguruneari dakarzkion onurei buruz sentsibilizatuz.
Aurtengo Erronk2d-aren azken helburua gidaliburua egitea izan da, eta horretarako 3 erronka egin dira:
• I. Erronka: lan-inguruneetan adimen-desgaitasuna duten pertsonen harreman- eta komunikazio ezaugarrien azterketa teorikoa egin zen.
• II. Erronka: ikasleek enpresa/erakunde inklusiboak bisitatu zituzten, ingurune horietan funtzionatzen duenari buruzko informazioa biltzeko.
• III. Erronka: Marketing eta Publizitate Heziketa-Zikloaren kolaborazioarekin, ikasleek gida egin eta aurkeztu egin zuten ondoren.
Honela, egindako giden aurkezpena maiatzaren 14ean egin zen Molinuevon, prozesuan parte hartu duten erakundeak gonbidatuz: Har-eman, Gasteizko Udala, Ehlabe, Gureak Araba eta Tecnalia.
Ikasleek egindako lanan oinarrituta eta goian aipatutako erakundeen ekarpenak kontuan hartuta, aurten behin betiko gida egingo eta publikatuko da. Gida hau Arabako enpresa eta erakundeetan zehar zabaltzea aurreikusten da Fundación Vital Fundazioaren laguntzarekin.