EGIBIDEk eta ARASKIk hitzarmena sinatu dute

Baloreetan oinarritutako formakuntza, kirola eta ohitura osasuntsuen sustapena eta batez ere, hainbeste kezkatzen gaituen eta hainbeste lantzen dugun gaia, emakume eta gizonen arteko berdintasuna. Araskik eta Egibidek filosofia bera partekatzen dute eta denboraldi honetatik aurrera euren indarrak elkartu dituzte, bi urte iraungo duen elkarlan hitzarmena sinatu ostean.

“Gure eginkizunean eskolaz-kanpoko ekintza ugari egiten ditugu eta hitzarmen honek hezkuntza arloan betetzen dugun papera indartzen du. Gainera, Egibide eta Araskiren izenak elkarrekin ikusteaz harro sentitzen gara, kirolarekiko daukagun konpromisoagatik, batez ere, emakumezkoak diren ikasleei zuzenduta dagoen kirolari dagokiona. Norabide berdinerantz joateko eta bultzatzeko modu bat da. Kirola egiten duten laurogei neska baino gehiago izaten ditugu ikasturtean zehar eta hauekin batera, gure jolastokietan, kirola mistoaren praktika sustatzen dugu” esan du Egibideko Zuzendari Orokorra den Nacho Eguizabalek.

Egibide-Nieves Canoko campusa Araskiko jokalariez beteko da. Guztira 11 talde entrenatuko dute gure polikiroldegian, arratsaldero, astelehenetik ostiralera. Hemendik aurrera 4 talde “Egibide-Araski” deituko dira eta lurraldeko talde seniorra eta junior, kadete eta haurren talde bana “EGIBIDE” izena kamiseten erdialdean eramango dute idatzita.

Emakumezko saskibaloia praktikatu nahi duten EGIBIDEko ikasleentzat lekua utziko du Araskik bere taldeetan. Egibidek saskibaloiaren sustapenean lagunduko du, helburu honekin ARASKIk antolatzen dituen ekintzak zabalduz eta hauetan parte-hartzea bultzatuz (campus, promozio jardunaldiak, txapelketak…), asteburu batean 3×3 lehiaketa bat egiteko aukera barne.

Hitzarmen honen xehetasun guztiak astearte honetan aurkeztu ziren Nieves Canoko Krearte Aretoan egondako prentsaurrekoan

HITZARMENAKO BIDEOA

ARGAZKIAK