Ikasturte honetan ospatzen ari garen, Diocesanas-Jesús Obrero “EGIBIDEko” 75. urteurrenaren markoan, martxoaren 21 eta 22an Artium Museoak Erakusketa Azoka hartuko du. Bertan gure ikasleek Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo eta Nieves Canoko campusetan egiten dituzten ekintzak ikusteko aukera eskainiko zaigu.
Hiritargoari irekita dagoen espazioa da – Artium Museoko Ekialdeko Aretoan kokatuta egongo da – eta bertan, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan egiten diren barne ekintzak ikusi, aztertu eta disfrutatu ahal izango da.
Erakusketa Azoka lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da asteazkenean, hilak 21 eta ostegunean, hilak 22, 9:00etatik, 14:00etara. Ostegun horretan ere, 17:00etatik 21:00etara hiriko jendearentzat irekita egongo da. (20:00etan “Eko-Poteaz” gozatuko dugu eta bertatik ateratzen den dirua EGIBIDEko funts solidariora gehituko zaio.)
Hauek dira gure tailerrak (diptikoa):