Eskola-enpresen Azoka Lanbide Heziketa (Santa Barbarako pergolan)
Ikasenpresa programan parte hartzen duten 5 ikastetxetako 59 eskola-enpresak beren ekintzailetza-proiektuak emango dituzte ezagutzera datorren astelehenean. Izan ere, eskola-enpresen feria datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, izango da Santa Barbara plazako pergolan, aurreko edizioan bezala. Herritar guztientzat zabalik dagoen ekimena da.
Araba osoko maila ertaineko eta goi-mailako prestakuntza-zikloei zuzendutako Ikasenpresa hezkuntza-programaren Lanbide Heziketa azken fasea dugu eskola-enpresen feria Ikaslan eta Hetel. Ikasleek, lan-merkatura irten aurretik, enpresa-munduak nola funtzionatzen duen ikasten dute programa horri esker. Eta, horrekin batera, ekintzailetzarako duten potentziala lantzen hasteko aukera ere badute.