EZUKI, ezagututa Eskola-Enpresen Azokan (Araba Ekinean)

Joan den ostiralean, otsailak 5an, “Arabako Ekintzailetza Eskola-enpresen Azoka” izan zen, LHko Enpresa eta Ekimen Ekintzailea modulua egiten ari diren ikasle guztiei zuzendutakoa, Egibideko ekintzailetza-arloko jardueren esparruan.

Oraingoan epaimahaiak, Arabako Merkataritza Ganberako eta Arabako Foru Aldundiko ekintzailetza saileko kideek osatutakoa, Nieves Canosko Fabrikazio Mekanikoko Diseinu zikloko ikasleak (Noemí eta Adhara) saritu ditu 200€rekin, “EZUKI” negozio-proiektuaren ideiagatik. Proiektu hau pandemia garaian erabilera komuneko azalerekin kontaktua saihesteko giltza baten diseinuan oinarrituta dago. Zorionak, aurkeztu zuten bideoaren formatuagatik eta sormenagatik!

Bestalde, Jesus Obreroko campuseko Elektrizitate, Laborategi, Mekanizazio eta Mantentze-lanak zikloetako ikasleek EIEren azken proiektuak aurkeztu zituzten SECOTeko kideen eta Yerai Lazcoz ekintzailearen aurrean, eta hausnarketa interesgarriak egin zituzten erakusketa bakoitzaren amaieran. Eskerrik asko parte-hartzaileei, ahaleginagatik, inplikazioagatik eta jarduera hau posible egiteagatik!

­

 

 

 

­