Errepublika Dominikatik etorritako ordezkaritza

Pasa den asteartean, hilak 17, Errepublika Dominikatik etorritako ordezkaritza baten bisita izan genuen EGIBIDEn. Herrialde honetako Hezkuntza Ministrordea eta zenbait Ikastetxeetako ordezkariak gerturatu ziren gure zentrora.

Bisita honetan gure hezkuntza proiektuaren aspektu garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan zuten. Era berean, gure aktibitate, lan lerro eta Lanbide Hezkuntzaren erronken inguruko esperientziak eta iritziak partekatzeko unea izan zen.

Topaketa hau Jesús Obrero campuseko ziklo ezberdinetako lantegi eta laborategiak ikusten amaitu genuen.

ARGAZKIAK