“Zereginen Ikaskuntzarako Gela”-ko 2. zikloko ikasleei diplomak ematea
2022-2023 ikasturte honetan, EGIBIDE-Arriaga campuseko “Eraikin eta instalazio industrialen eta zuzkidura-instalazioen oinarrizko mantentze-lanak” izeneko 2. zikloko Zereginen Ikaskuntzako Gelako ikasleek eskuratutako gaitasunak egiaztatzeko duela urte batzuk hasitako bideari jarraituko diogu.
Aste hauetan jasotako prestakuntzan oinarrituta, “Eraikin eta lokaletako zoru, horma eta sabaien garbiketa, tratamendua eta mantentzea” (MF 0972_1) prestakuntza-moduluaren titulua lortu dute. Modulu hori LANBIDEk homologatutako “Eraikin eta lokaletako gainazal eta altzarien garbiketa” izeneko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagirian jasota dago.
Joan den otsailaren 14an jaso zituzten prestakuntza hori egiaztatzen duten diplomak, Berrikuntzako eta Erakunde Harremanetarako gure zuzendari Xabier López de Santiagoren eskutik.
Zorionak! Ziurtagiri hau lan mudura begira oso baliagarria izango zaielakoan gaude.