Ingurune Segurua – Kanala

(jazarpen-egoerak, barne-gatazkak edo indarkeria-egoerak EGIBIDEn)

Fundacion Diocesanas Jesus Obrero Fundazioak (EGIBIDE) erabat arbuiatzen du laneko edozein lan- edo sexu-jazarpen, sexu-arrazoiengatiko edo sexu-orientazioagatiko jazarpen oro, bai eta haurren eta nerabeen aurkako edozein indarkeria-egoera ere; eta berariaz adierazten du onartezina dela, jasaten duten pertsonak edozein direla ere, Tratu Onaren kultura bermatu nahi duen Ingurune Seguruko Sistema bat sustatuz.

Asmoa eta helburuak

Entzun nahi dizugu

Abusu edo tratu txar kasuren bat ezagutzen baduzu edo horietako baten biktima bazara, zurekin gaude. Prozedura konfidentzial bat prestatu dugu biktima posibleak babesteko, gertakariak argitzeko eta kalteak konpontzeko.

Jarraian adierazitako formularioen bidez egin dezakezu.

Ziurtatzen dizugu konfidentziala izango dela eta ematen dugun edozein urrats beti izango dela zure baimenarekin eta behar duzun informazioa emanez. Laguntzeko gaude.

Indarkeria- edo jazarpen-egoera pairatzen duen pertsona hau bada:

  • Ikaslea

Esaten diguzuna zentroak Ingurune Seguruko Agente izendatutako pertsonak (Laura Fernández de Carranza) ezagutuko du, Zentroko ongizatea eta babesa zaintzen duen programaren arduraduna baita. Informazioa emango dizu, zalantzak argituko dizkizu eta hurrengo urratsekin lagunduko dizu, ematea erabakitzen baduzu.

Salbuespen bakarra adingabe bati abusu baten berri ematea izango da, kasu horietan legeak poliziari zuzenean salatzera behartzen baitu.

ISILPEKO FORMULARIOA

  • Zentroko langilea edo laguntzailea

Esaten diguzuna Ikastetxeak Berdintasun Koordinatzaile izendatutako pertsonak ezagutuko du, Zuzendaritzak eta Gerentziak lagunduta, kasu horietarako prebentzio eta jarduera-prozedura betetzen dela zainduko baitu, eta jarduteko moduaren berri emango dizu.

ISILPEKO FORMULARIOA