Enpresa-ideia lehiaketa 2019
Helburuak
- Auto-enplegua estimulatzea eta motibazio eta bokazio ekintzailea sustatzea EGIBIDE ikasle eta ikasle ohien artean.
- Espiritu ekintzailea bultzatzea EGIBIDE komunitatearen artean.
- Proiektu batzuen abiaraztea posible egitea ekintzailearentzako osagarria den URRATSBAT programaren bidez.
Parte-hartzaileak
EGIBIDE eta DEUSTO-EGIBIDE-ko ikasleek parte hartu ahal izango dute, baita proposamenak edo ideia ekintzaileak dituzten ikasle ohiek ere. Aipaturiko proposamenen aurkezpena indibiduala edo talde eran egin ahal izango da, edozein jarduerari edo enpresa-sektoreari buruz jardun ahal izanez.
Lan aurkezpena eta epeak
Doakoa da enpresa-ideia lehiaketako parte-hartzea eta dokumentu honen amaieran aurkitzen den ERANSKINA betez egingo da; E.I.E, Enpresa, etab. moduluetako irakasleei eskatu ahal izango zaiona.
Lanak helbide elektronikoz bidali behar izango dira urratsbat@egibide.org helbidera, gaian “2019 ideia-lehiaketa” adieraziz.
Proiektuak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 1etik apirilaren 17ra arte izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Bakarrik eranskina, bertan derrigorrez adieraziko dira:
- Parte hartzen duenaren izena eta deiturak
- Bere ikasketak egin zituen edo egiten dituen Campus eta kurtsoa
- Posta elektronikoa eta kontaktu-telefonoa
- Proiektuko titulua
- Ideia ekintzailearen azalpena
Hautapen-prozesua eta lan irabazleen argitalpena
Behin proposamenak ezarritako epean aurkeztuta, Enpresa irakasgaietako EGIBIDE irakasleek eta SECOT eta/edo beste entitate kolaboratzaile arduradunez eratutako epaimahaia hiru lan onenak aukeratuko ditu Berrikuntza/Sormena, Bideragarritasuna eta Jasangarritasuna (ekonomiko, sozial eta ingurumena) irizpideak kontuan hartuz.
Irabazleak argitaratuko dira apirila eta maiatzako hilabeteen bitartean www.egibide.org webgunean, baita gure sare sozialetan ere, Facebook, Twitter eta Linkedin. Gainera posta elektronikoz komunikatuko zaie.
Irabazleen aurkezpen publikoa
Hiru proiektu irabazleetako aurkezpena, ikuste izaera handia, irudietan, esloganean, ideia gakoetan, etab., zentratutako diapositiba lagin labur batez osatuta egongo da, proiektuak aurkezteko balio izango duena maiatzean ospatuko de azkeneko ekitaldi batean, Ekintzailetzako Astearen ekitaldiekin bat gertatuko dena, EGIBIDEko Campus batean.
[/av_textblock]