Elkartasun-izpirituak bat egiten du sormenarekin eta ekintzailetzarekin Mendizorrotzan!
Bat gatoz Mendizorrotzako ikasleek ikasturte honetan Enpresa eta Ekimen Ekintzailea
irakasgaiaren barruan abian duten kanpaina solidarioaren garapenarekin.
Maialenen (Gasteizko 7 urteko neskato bat) eta CTNB1 elkartearen aldekoa da. Izen bereko
sindromea duten haurren familiek sortu zuten elkartea, 2021ean, haien artean informazioa,
orientazioa eta behar duten guztia bermatzeko, eta, batez ere, eragin horren ikerketa eta
balizko sendabidea/hobekuntzak sustatzeko.
Talde bakoitza bere kanpaina garatzen ari da:
* Jatetxe eta Taberna Zerbitzuen taldeak “lorategi solidarioa” du eskolako jatetxean, eta bertan
bezeroek beren lorea jarri dezakete euro baten truke.
* Sukaldaritza eta Gastronomia taldea garrapiñatuak egiten ari da.
* Sukaldeko zuzendaritza-taldeak olio aromatikoak eta txokolatezko harriak egiteko proiektua
du.
Asteburu honetan, abenduak 15, 16 eta 17, denak batu eta ekitaldi berezi batera gonbidatzen
gaituzte.
Aenkomerreko Gabonetako Merkatuko postu batean egongo dira, Florida parkean (10: 30-14:
00 eta 17: 00-21: 30).
Hurbildu, gozatu eta lagundu.