“RoboCup” proiektua EGIBIDEn bukatuko da apirilaren 17tik 21era arte

EGIBIDE ikastetxeak Europa iparraldeko ikasleen ordezkaritza bat hartuko du datorren astean, apirilaren 17tik 21era, “RoboCup” proiektuaren baitan. EGIBIDE-Arriaga eta EGIBIDE-Jesús Obrero campusetako Automatizazio eta Robotika Industrial eta Mekatronikako ikasle eta irakasleak bi urtez inplikatu dituen proiektu hau Roskilde (Danimarka), Keuda (Finlandia), Kuben (Norvegia) eta EGIBIDE (Euskadi) ikastetxeekin batera garatu da.
image.png
Bihar, astelehenean, harrera ofiziala egingo da Vitoria-Gasteizko Udalatxean, 11:30etan, eta bertan izango dira aipatutako ikastetxe guztietako ikasleak, irakasleak eta koordinatzaileak robotika industrialaren segurtasunaren testuinguruan planteatutako 4 erronketako azkena beteko dutenak. Ekitaldi honetan ekitaldia nola gauzatuko den jakinaraziko dugu.
Erronkaren garapena, gehien bat, EGIBIDE-Jesus Obreroko campusean egingo da, baina astelehenean, EGIBIDE-Mendizorrotza Ostalaritzako Eskola eta ostiralean EGIBIDE-Molinuevoko Kanpusak bisitatzeko aukera izango dute. Hilaren 21ean, izango da bukaerako ekitaldia, EGIBIDE-Molinuevoko areto nagusian, 10:00etatik 12:00etara.