DBH 1go mailako Egibideko ikasleek, zenbait hezitzaileen laguntzaz, Bakearen aldeko jardunaldi publiko honetan parte hartu zuten hiriko beste ikastetxe batzuekin batera. Ekintza hau, Elizbarrutiko Gazte-Pastoraltzarako Delegazioak antolatzen du.

Aurten, “Egizu amets bakearekin-Sueña con la paz” goiburupean ospatu zen. Ikasleek gai hau aldez  aurretik gelan landu zuten eta jendaurrean gure gizarte eta munduari opa dioten bake ametsak aurkeztu zituzten.

IKUSI ARGAZKIAK