EGIBIDEn Vitalen Fundazioak bekak
Vital Fundazioak 3.000 euroko 10 beka plazaratu ditu Egibide ikastetxeko Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta, berrikuntza teknologikoari lotutako proiektuak garatzeko xedez.
Vital Fundazioak Arabako lanbide heziketaren garapena sustatu du betidanik.Konpromiso honen ondorioz, Egibideko campusetan berrikuntza teknologikoari lotutako proiektuetan ikasleen parte-hartzea sustatzeko xedea duten beka hauek sortu dira.
Beka hauetako bat eskuratu ahal izateko, Goi Mailako edo prestakuntza baliokideko titulazioa 2015/2016 edo 2016/2017 ikasturteetan lortu behar izan dute. Gainera, irailaren 18 eta 22ren bitartean, hurrengo campusetako batean eskabidea bete egin beharko dute: Arriaga, Jesus Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano.
Bekak hurrengo alorrak barne hartzen ditu:
- Ekipo industrialen mantentze-lanen kudeaketa
- Kalitate arloko prozedurak laborategi kimikoan
- Ingurumen arloko kudeaketako eta sentsibilizazioko prozedurak.
- Proiektu teknologikoen garapeneko prestakuntza laborategi arloan.
- Kudeaketarako aplikazio informatikoen garapena.
- Sistemen automatizazioa eta integrazioa Industria 4.0an.
- Ostalaritzako kudeaketa integrala.
- Marketinga eta komunikazioa.
- Ekipo informatikoa.
- Lanbide Heziketako kudeaketa eta administrazioa.