EGIBIDEk parte hartu du Omecillo ibaiertza bere oneratzeko
Berrogeita hamar bat ikaslek EGIBIDEtik –bere hezitzaleekin Gorka Aguirrek ta Susana Arriaranek- eta Gobea Eskolatik parte hartu du astelehenean Omecillo ibaia bere oneratzeko lanetan, 2000 Natura Sareak babestutako naturgunearen barruan. Arabako Foru Aldundiaren ekimen honetan “la Caixa” entitateak lagundu du; gaztetxoek zuhaitz autoktonoen 521 landare landatu dituzte Espejoko jolas eremuan, ekimenean parte hartuz, eta, horri esker, ibai korridore ekologiko esanguratsu hau berreskuratuko da, zeina espezie babestuen bizitokia baita, hala nola eurasiar igaraba eta europar bisoia, eta orobat hegaztiak (martin arrantzalea, uhalde enara, ur zozoa eta abar), eta arrainak ere bai (barbo isats-gorria eta mazkar arantzaduna, besteak beste).
Zehazki, lehen hezkuntzako ikasleak jardun dira landatzen, Uribarri Gaubeakoak (Gobeo Eskola) eta batxillergoko bigarren mailako gazteak (Egibide). Guztiei eskertu die Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak “ingurumenaren alde” egin duten lana, eta bera ere hurbildu da hara bertara lanak ikustera, Ángel Garabieta CaixaBankeko zuzendariak lagunduta.
Landaretza ibaiertzeko habitatean berrezartzeko lana zuhaitz autoktonoekin egin da (haltz, lizar, makal eta sahatsekin). Hesiak ere landatuko dira, ibaiertza eta nekazaritza finkak bereizteko. Era berean, jolas eremuan, espezie autoktonoak landatu dira, 2 metro garai, itzala emateko eta jendeak erabil ahal izan ditzan.