Mikel Abascal-ek lan bikaina egin du “Spain Skills” ekitaldian (Automozioa)
EGIBIDEk, bere ikasle Mikel Abascal-rekin, Euskadiko LH-a ordezkatu du oraintsu Ifeman (Madril) ospatutako “Spain Skills”-etan. Lehiaketa honek autonomia erkidego bakoitzaren 26 Lanbide Heziketa modalitateko txapeldunak biltzen ditu. Mikelen kasuan, Automobilgintzako Goi Mailako 2. Kurtsoko ikaslea, “Eusko Skills”-etan lortutako lehen postuagatik joan zen “Autoaren Teknologia” modalitatean.
“Proba ugariko egun luze, tentsio, ahalegin eta nerbioen ostean, Mikelek lan bikaina egin zuen, Euskadiko ordezkaritza oso leku onean utziz. Lehen postuak hamarren edo ehunenengatik bereizten ziren modalitatea honetan, horregatik lehiakideen erdiarenak baino gehiagok berdinduta zeuden” azpimarratzen du Ainhoa Labrador-ek, bere tutorea eta Automobilgintza irakaslea.
“Nabarmentzekoa da gure babesle BAHCO-rengandik izan dugun laguntza, proba hauen garapenerako materialaren lagapenarekin lagundu diguna, “Eusko Skills”-etan eta urteetan zehar Automobilgintzako zikloekin lagunduz datozen bezala”.