EGIBIDE eta SEA Arabako enpresak prestakuntzara eta enplegura bideratutako ekintza-programa bat hitzartu dute

EGIBIDEk eta SEA Arabako Enpresek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute “Empleo Araba” ekimena indartzeko. Arabako Lurralde Historikoko enpresek pertsona eta ingurune kualifikatuak izan ditzaten erraztea da helburua, langabeziaren aurkako jarduerak gauzatuz, enpresen belaunaldi-erreleboa, enpleguaren kalitatea eta Arabako Lurralde Historikoko garapen sozial eta ekonomikoa sustatuz.

“Hitzarmenaren helburua da, halaber, Arabako gazte kualifikatuei eta profesionalei lan-aukerak eskaintzea”, SEA Arabako Enpresen zuzendari nagusia den Juan Ugartek nabarmendu duenez. Bestalde, Nacho Eguizabalek, Egibideko zuzendari nagusi gisa, nabarmendu du “gure ikasleei laguntza emango zaiela orientazio akademiko eta profesionalean, zeharkako konpetentziak eskuratzen eta lurraldeko enpresetan lana topatu dezaten”.

Hitzarmen honen ondorioz, hainbat programa garatuko dira:

  • Ezagutu enpresa
  • «Gure Enpresak»
  • STEAM enbaxadoreak (Science, Technology, Engineering and Mathematics (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika)
  • Enplegu eta Kualifikazioaren Behatokia
  • Back to Araba – Talent Forum ekimena
  • Industriaren Eguna

PRENTSA OHARRA IKUSI