EGIBIDE Migraziorako Itun Sozialari gehitu da

EGIBIDEk bat egin du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin. Aurkezpen ekitaldia azaroaren 30ean egin zen, Lehendakaritzaren egoitzaren ekitaldian. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zela, Beatriz Artolazabal sailburuarekin batera, eta migrazioaren fenomenoekin lotuta lanean diharduten euskal instituzioen eta gizarte-erakunde gehienen babesean.

“Adostasuna eta batasuna erakusten dituen irudi bat da, garrantzi eta esanahi handikoa oraingoa bezalako testuinguru batean, kontuan hartuta migrazioaren gaineko mezu xenofobo, populista eta demagogikoen agerraldiak markatuta dagoela” azpimarratu zuen Lehendakariak.