75. URTEURRENA EGIBIDE

75. URTEURRENERAKO EKITALDIEN PROGRAMA

2017-2018 ikasturtean zehar EGIBIDEren (Diocesanas-Jesús Obrero) 75. urteurrena ospatu genuen.

Hori dela medio, ekitaldi ezberdinak egin genuen, hau da, urtemuga horren Hasiera eta Bukaera, Erakustazoka, Ate Irekien Jardunaldiak, 75. urteurrenaren Liburua edo Topaketa Eguna.

Hasiera Ekitaldia

Pasa den urriaren 18a.  Santa María Katedralak Diocesanas, Jesús Obrero “EGIBIDE”ren 75. urteurrenaren Hasiera Ekitaldiaabegi zuen. Gaur egun eta aurreko urtetako gure Hezkuntza Komunitate osoaren jardunaldi ederra izan zen, eta bertan, ekitaldiaren hasieran, hain zuzen ere, eman zen bideo oroigarri irudiztatuan pasarte ezberdinak begietsi ahal izan zituzten.

Aldez aurretik, Gasteizko gotzainak gailendu zuen eukaristia ospatu genuen; ondoren, 75. urteurrenaren ekitaldien aurkezpenari bidea emateko; baita Logotipoaren Lehiaketaren Diploma bere sortzailea den Verónica Nogalesi entregatzeko ere; eta, bide batez, Patronatua osatzen duten instituzio zein entitateen laguntza eskertzeko.

ARGAZKIAK

Hurrengo egunetan argazki guztiak eta egun bereko bideo oroigarria izango ditugu. Gure eskerrik beroenak “Oskarbi” Abesbatzari eskainitako laguntzagatik, EGIBIDE-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolako taldeari prestatu zigun sekulako mokaduengatik eta “AIDAZU”ri egindako lan teknikoagatik. Bien bitartean, ekitaldiari buruzko bilduma-labur bat eta bertan erakutsitako bideoa atxikitzen ditugu.

BIDEOA

75. Liburua

Otsailaren 6an Diocesanas-Jesús Obrero “EGIBIDE”-ren 75 urteurreneko Liburua aurkeztu zen. Ekitaldian gure historia gertuaren parte diren lau hezitzaile ohien hitzak entzun genituen Mari Cabrerizo, Juanjo Garmendia, Marisa Ibáñez eta Sixto González-ena.

ARGAZKIAK

Pedro Rodríguez Tellería liburuaren koordinatzailearen laguntzaz, hitzaldi-topaketa zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen eta lau gonbidatuek zenbait pasadizo eta gogoeta ezagutaraztera eman zizkiguten.

Ate Irekiak (Ikastetxeak)

75 urteurrenaren programaren markoaren barnean, pasa den otsailaren 6a. Vitoria-Gasteizko ikastetxe ezberdinetako Zuzendari, Ikasketa- buru eta Orientatzaileekin topaketa bat ospatu genuen.
Veracruz, Urkide, Corazonistas, Sagrado Corazón Carmelitas, Luis Elejalde, Centro de Secundaria Ibaiondo, Instituto Lakua, Marianistas, Escolapios, Paula Montal, Hogar San José, Eraike (Instituto de la Construcción), San Viator, Ikastola Olabide, Ikastola Armentia, Presentación de María, Mercedarias eta María Inmaculada ikastetxeak bertan egon ziren eta baita “Berritzeguneko” kidea den Jesús Prieto.

Eguna Mendizorrotzako DTA gelan hasi genuen, eta Arriaga, Jesús Obrero, Molinuevo eta Nieves Canoko beste gela eta tailerretatik ere ibili ginen. Bisita, Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolan bukatu zen non gure ikasleek prestatutako eguneko menua dastatu genuen.

Heziketa arduradunen delegazioak – Nacho Eguizabal, Elvira Vigo (75 urteurrenaren ate-irekien jardunaldien arduraduna) eta Diego Banderen laguntzaz- instalazioak ikusteaz gain, gure Hezkuntza Proiektuan murgiltzeko aukera izan zuen, gure hezkuntza elkartearen eskutik, campus ezberdinetan jaso zituzten azalpen, iritzi eta erakustaldiei esker.

ARGAZKIAK

75. Erakustazokan EGIBIDEn

Artium-en izan genuen Erakustazokan EGIBIDEn daukagun hezkuntza eskaintza ikusteko aukera izan dugu. Asteazken eta ostegunean bisita, galdera, erakusketak… izan ditugu, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ekintza ugari.

Guzti honengatik, egun hauetan 75 urteurrenaren barnean dagoen Erakustazokan tinko jardun zuten irakasle eta ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak guztioi. Atzoko eguna, “Eko-pote Solidario” jendetsu batekin amaitu genuen. Era berean, Artium Museoari eta Vital Fundazioari eskerrak eman nahi dizkiegu eskainitako laguntzagatik.

Erakustazoka hau bezalako ekintzen bitartez, zer garen eta zertarako gauden azpimarratzen dugu: zure proiektuen eskola!

ARGAZKIAK

Egibide Topaketa

Pasa den apirilaren 21ean “EGIBIDE TOPAKETA” ospatu genuen. Egun horretan Arriaga, Jesús Obrero eta Nieves Canoko campusetan ate irekiak izan genituen eta baita gure Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolan herri bazkari bat prestatu genuen.

Topaketa honetan Diocesanas eta Jesús Obreroko hainbat belaunaldi elkartu ziren, gela eta tailerrak bisitatzen edota egondako eukaristianbizipenak eta oroipenak partekatzen.

Giro ezin hobea izan genuen egun horretan eta bazkari popularraren ostean, Molinuevoko ikasle ohia den Iñigo Salinero “Txaflas”-en umoreaz gozatzeko aukera izan genuen.

ARGAZKIAK

Egibide Sariak I.

Familiartekoa, bihotzekoa eta guztiz hunkigarria. Honelakoak izan ziren I EGIBIDE SARIAK, pasa den maiatzan EGIBIDE-Nieves Canoko Areto Nagusian ospatu zirenak. 75. urteurrenaren markoan, Diocesanas, Jesús Obrero eta orain, EGIBIDErekin elkarlanean aritu izan diren zenbait pertsona, enpresa eta erakunde sozial saritu ziren.

Guztion gusturako ospakizunean ere “Acoustic Sense” musikari taldearen emanaldia izan genuen eta ekitaldiari amaiera bikaina emateko gure Ostalaritza Eskolak prestatutako lunch batez gozatu genuen. Sari hauetan entite eta pertsona sarituak honako hauek izan ziren:

* Lantegietako formakuntzan Instruktorea: Iñaki de los Bueis

* Enpresa eta elkarte formatzaileak: Talleres Aratz, El Clarete Jatetxea, Electro Alavesa, Preoca Ingurumen Zerbitzuak, SIMA Informatika eta Clínicas XXI Medikuntza Estetikoa

* Erakunde Sozialak: Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea eta Alboan GKE

* Sari Berezia: “ZAYER” empresa

ARGAZKIAK

75. urteurrenaren amaierako ekitaldia

2018ko ekainaren 20an Diocesanas, Jesús Obrero “EGIBIDE”ko 75. urteurrenaren ekitaldi programari itxiera eman genion. Ospakizunean, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ramiro González Arabako Diputatu orokorra, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko Alkatea, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako Lehendakaria, Patronatu osoa eta bere Lehendakaria, Juan Carlos Elizalde Gasteizko Apezpikua eta Elizbarrutiko eta Jesusen Konpainiaren zenbait ordezkarik parte hartu zuten.

Jardunaldian Diocesanas eta Jesús Obreroko lehenengo promozioaren parte izan zirenei esker onak eman zitzaien. 400 pertsona inguru egon ginen Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Nagusiko “María de Maeztu” Aretoan. Bertan ere emozioz beteriko bideoa ikusi genuen 75 urte hauetan zehar bizi izan diren hainbat une erasten zituena (YOUTUBEko BIDEOA IKUSI)

José Ignacio Eguizábal, EGIBIDEko Zuzendari Orokorra eta Diego Bande, Patronatuaren Lehendakaria jendea agurtzen egon ziren eta guztioi eskerrak eman zizkiguten. Ekitaldian ere José Antonio Marina filosofo eta pedagogoa hitz egin zuen eta oroitzapenezko bideo bat eskaini zen. Musikalde Elkartea (Lumturi, Nurat eta Oskarbi Abesbatzak) eta Jungle Beat Swing Eskola eguna girotu ziguten.

Hona hemen web gunean, argazkiak, bideoak

AINTZATESPENA JASO ZUTEN PERTSONEN ZERRENDA

ARACELI GARCÍA GARCÍA DE CORTÁZAR
Entregó Belén Pinacho en representación de todas las Asociaciones de Madres y Padres de EGIBIDE

JOSÉ ANTONIO ROZAS GALAR
Entregó Jorge Urrutia, quien fuera Director General de Egibide

FRANCISCO PÉREZ ALFAGEME
Entregó José Antonio Abarca, del Patronato

EVARISTO MARTÍNEZ DE ITURRATE LÓPEZ DE HEREDIA
Entregó Laura Fernández de Carranza, del Patronato

VICENTA TEJEDOR MATO (recogió su hermana, Pilar Tejedor Mato)
Entregó Idoia Ruiz de Gordoa, del Patronato

MIGUEL ARMENTIA BAROJA
Entregó Carlos García Llata, del Patronato

ELÍAS SÁEZ DE CERAIN FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ (recogió Elías Sáez de Cerain, hijo)
Entregó Pilar García de Salazar, Teniente Diputado General

SEGUNDO FEROS GUERRA (Recogió su viuda, Mili Ortiz de Zarate)
Entregó Ricardo Angulo, miembro del Patronato Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa

CONSTANTINO BEITIA PÉREZ DE HEREDIA
Entregó Cristina Uriarte, Consejera de Educación

LUIS MARTINEZ DE AGUIRRE ORTIZ DE ZARATE
Entregó Beatriz Artolazabal, Consejera de Empleo

ALFREDO MARTÍNEZ GONZÁLEZ
Entregó Cristina González, Diputada Foral de Empleo

RICARDO LÓPEZ DE CALLE ORTIZ DEL RÍO (recogió su viuda, Begoña Tellería Miguel)
Entregó Pedro Elosegi, Presidente de Juntas Generales de Alava

JOSÉ LUIS EGUILUZ RUIZ
Entregó el Presidente de la Comisión Ejecutiva del Patronato, Diego Bande

ISIDRO VÉLEZ DE MENDIZABAL ZUFIAUR
Entregó el Alcalde de Vitoria-Gasteiz, Gorka Urtaran

EDUARDO MANZANEDO GARCÍA
Entregó el Presidente de Fundación Vital y vicepresidente tercero del Patronato Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa, Jon Urresti

FELISA SÁNZ BALBÁS
Entregó el representante de la Compañía de Jesús y vicepresidente primero del Patronato Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa, Vicente Marcuello

JESÚS MARTÍNEZ DE LAGOS MARÍN
Entrega el Obispo de Vitoria y presidente del Patronato Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa, Juan Carlos Elizalde

ELÍAS RUIZ DE ARECHAVALETA VILLARREAL
Entrega el Diputado General de Alava y vicepresidente segundo del Patronato Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa, Ramiro González