Pandemiak eragindako egoeran bizi izan arren, ALBOAN espazio bat eskaintzen jarraitu nahi du gogoeta egiteko eta hezkuntza-proposamen berriak lantzeko. Horrela, elkarrekin ezagutza sortzen jarraitzera animatzen diete herritarrei.

Oraingo honetan, online elkarrizketarako hiru egun proposatzen dituzte, giza mugikortasuna, kulturartekotasun hezkuntza, generoa eta ingurumena ikasgelan ikuspegi sozioafektibo batetik lantzeko. Hitzorduak izango dira (Zoom bidez):

Jardunaldiak doakoak dira, eta saio guztietara apuntatu zaitezke , bi saiotara edo batera bakarrik. Parte hartzeko esteka bidali ahal izateko, izena eman beharko duzu.

INFO GEHIAGO