Diocesanas-Jesus Obrero “EGIBIDE”ko 75. urteurreneko Irekitze Ekitaldia

Santa María Katedralak, Diocesanas, Jesús Obrero “EGIBIDE” 75 urteurrenaren irekiera ekitaldia hartu zuen pasa den asteazkenean. Bai oraingo zein lehen egondako hezitzaileentzat momentu polita izan zen eta ekitaldiaren hasieran urte hauen bideo eder bat ikusteko aukera izan zuten. Lehenengo, Gasteizko Apezpikuak emandako eukaristia izan genuen.

Gero 75 urteurrenaren programa eta egongo diren ekintzen buruak zeintzuk diren aurkeztu ziren. Verónica Nogalesi, logotipoaren sortzailea, txapelketaren diploma eskaini zitzaion eta Erakunde eta Patronatua osatzen duten entitateei eskaini diguten laguntza eskertu zitzaien.

Hurrengo egunetan, asteazkenean atera ziren argazki guztien bilduma eta bideo oroigarri bat  prest  izango ditugu. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu “Oskarbi” Abezbatza taldeari eta EGIBIDE-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolako taldeari, lunch zoragarria eskaini zizkigutenak eta “AIDAZU”-ri. Bitartean, laburpen-bilduma bat eta asteazkenean jarritako bideoa atxikitzen dizuegu.

ARGAZKIAK