“Deustu eta Egibide”ko jardunalidari buruzko argazkiak

Pasa den asteartean Artium-a txiki geratu zitzaigun ospatutako jardunaldiarekin “Deustu eta Egibide: prestakuntza duala sustatzearen erronka”. Ekitaldian zentro bi hauek orain dela urteak hasitako lan sendoa azpimarratu zen. Era berean, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak babestutako hitzarmen estrategiko honen osteko lehenengo emaitzen datuak ere ezagutarazi ziren.

Arabako Diputatu Orokorrak ireki zuen jardunaldia eta ostean Deustuko errektoreak, José María Guibertek eta Egibideko Zuzendari Titularrak, Diego Bandek, hitza hartu zuten. José Luis Larreak zuzenduta zenbait hitzaldiz eta mahai inguruaz gozatu genuen, Javier Fernández de Retanarekin eta Francisco Belil-ekin, Aernovako Harreman Instituzionalen Zuzendaria eta Bertelsman Fundazioaren Lehendakariordea, hurrenez hurren.

ARGAZKIAK