“Deustu eta Egibide: Formazio Duala Bultzatzearen Erronka”
Deustuko Unibertsitateak eta Egibidek urriaren 22rako, asteartea, 19:00etan “Deustu eta Egibide: Formazio Duala Bultzatzearen Erronka” ekitaldia antolatu dute Artium-eko Auditorioan.
Bertan, bi instituzioen arteko aliantza estrategikoaren ondoren lortutako lehen emaitzak aurkeztuko dira, eta ekimen honetan eta formazio duala garatzeko beste batzuetan konprometitutako agenteak bertaratuko dira.
- Agintarien hitzaldiak: Deustuko Unibertsitateko Errektorea eta Egibideko Zuzendari Titularra.
- Aernnovako erakunde harremanetarako zuzendaria den Javier Fernández de Retana Jaunaren mintzaldia.
- Bertelsmann Fundazioko lehendakariordea den Francisco Belil Jaunaren mintzaldia.
- José Luis Larrea Jaunak zuzendutako Javier Fernández de Retana Jaunaren eta Francisco Belil Jaunaren arteko elkarrizketa.
- Arabako Ahaldun Nagusia den Ramiro González Jaunaren amaierako hitzak.
Jardunaldiaren ondoren, networking koktel batez gozatzeko aukera izango dugu.