Vital Fundazioak bekak emango dizkie Deusto-Egibiden ematen den Industria Digitaleko Gradu Dualeko ikasleei

Vital Fundazioak eta Deustoko Unibertsitatea-Egibidek Industria Digitaleko Gradu Duala egiten ari diren ikasle arabarrentzako beka eta laguntza programa arautuko duen lankidetza hitzarmena sinatu dute. Irailean hasi zen ziklo hori eta prestakuntza teknologiko altua emango du enplegu-eskera handia duen sektore batean. Vital Fundazioak 3.000 euro arteko bekak emango ditu.

ARGAZKIAK