“Ziberjasarpena”: hezkuntza digitalari buruz azken tailerra Nieves Cano campusean (Urtarrila, 11)
Vital Fundazioak hezkuntza digitalari buruz emango duen ikasturte honetako hirugarren eta ikasturte honetako azken tailerrean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Aurreko saioek hain harrera ona izan ondoren, Julen Linazasoro izango dugu berriro, urtarrilaren 11n, asteazkena, 18:00etan eta Nieves Canoko Areto Nagusian, “Ziberjasarpena” izenburupean, zuen seme-alabei honako gai hauetan nola lagundu behar diegun azaltzeko:
- Bortizkeria digital mota desberdinak eta haien ezaugarriak
- Ziberjazarpena zer den, zergatik eta nola ematen den
- Jazarpen jarrerak ez sortzeko eta lekukoen papera indartzeko heziketa irizpideak
- Ziberjasarpenaren prebentzioa lantzeko irizpide digitalak. Pairatzekotan jarraitu beharreko irizpideak.
Ikus dezakezuenez, gaiak garrantzi handikoak dira berriro eta eragin handia dute nerabeen bizitza pertsonalean eta akademikoan. Horregatik, hirugarren tailer honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Edukiera eta espazioak hobeto kudeatzeko, minutu bat baino gutxiago eman behar duzu galdetegi honi erantzuten, zure bertaratzea baieztatuz: