“Ikusten duzuna baino gehiago dago” kanpaina
“Ikusten duzuna baino gehiago dago” argitaratu berri da, EGIBIDEko ikasleen/irakasleen eta inklusioa sustatzeko “Har Eman” en arteko bilera eta lantalde neketsuen ondoren. Ingurumen eta Hirigintzako Foru Departamentuaren eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen sareko zenbait okupazio-zentrotako desgaitasun psikikoa duten pertsonen laguntzarekin, eta udaletako eta kuadrilletako ingurumen-teknikarien laguntzarekin, urteko azken hiruhilekoan garatuko da, Arabako herritarrak hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz sentsibilizatzeko eta Europar Batasunak ezarritako helburuak betetzen laguntzeko helburuarekin.
Kanpaina urteko azken hiruhilekoan garatuko da, eta Arabako hainbat udalerritatik bira ibiltari bat
eginez hasiko da. Bira horretan, hondakinak murriztu, birziklatu eta berrerabiltzeko kontzientziazio
lantegiak egingo dira. Desgaitasun psikikoa duten eta kanpainaren garapenean parte hartzen duten
pertsonak izango dira, halaber, prestatzen ari diren ikus-entzunezkoen protagonistak, bai eta, Gabonak
baino lehen, Gasteizen egingo den amaierako ekitaldi parte-hartzaile baten protagonistak ere.
Egibide Lanbide Heziketako zuzendariak, Xabier López de Santiagok, Foru Aldundiaren
proiektuaren izaera berritzailea azpimarratu du, “hainbat heziketa ziklotako Lanbide Heziketako
ikasleak inplikatu baititu, kanpaina baten diseinuaren benetako kasu batean lan egiteko aukera emanez”
BERRIAK: