Brenda Linero Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko (ULHI) ikaslea izan zen aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta ospatu zen Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolaren egoitzan. Bigarren saritua Stephanie Arango izan zen, Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikaslearentzat. Hirugarren postuan Pablo Cadavid (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola) geratu zen.
Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta: Luis Angel Plagaro (Sukalki Jatetxea), Julio Saenz de la Calle (Zaldiaran Jatetxea), Asier Urbina (Ikea Jatetxea), Miguel Caño sukaldaria, Aloña Erzibengoa (CEBANCeko irakaslea) eta Julen Hornillos (Euskal Baserriko Arrautzako ekoizlea).
Lehiakideak eta platerrak
• Andoni Arranz Bárcena (CEBANC Ostalaritza Eskola). Platera: Latte cotta de miel y limón, OOBE bizkotxoa, erretako sagar krema, sagardo merengea y Idiazabal kremosoa.
• Pablo Cadavid Carrancio (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola). Platera: Erlea eta ardia.
• Stephanie Arango Jiménez (Gamarra Ostalaritzako Eskola). Platera: Chop-txotx.
• Unai Martínez de Lizarrondo Arbeo (Aiala Ostalaritza Eskola). Platera: Intxaursaltsa testuratan.
• David Rodríguez Lozano (Leioa Ostalaritza Eskola). Platera: Gorringo eta ezti erdigatzatuko kausera
• Álvaro Andrés Fernández (Galdakao Ostalaritza Eskola). Platera: Hemen haziak, zapore bereziak.
• Brenda Linero Martín (ULHI- Urrutiko Lanbide Heziketako Institutoa). Platera: Ama lurra
• Jordi Muñoz Intriago (Escuela de Hostelería Egibide-Mendizorrotza). Platera: Sifoi-ezti torrada, gorringo grina.