“Brainport” proiektua “Batxilergoan” Holandako ikasleekin (Egibide International)

EGIBIDEk ekimen desberdinetan lanean jarraitzen ari da “International”-aren gakoan, Brainport proiektuaren kasuan bezala, Gizarte Ekimeneko LHko Ikastetxeen Elkartearen bidez (Hetel). Kasu honetan, Egibideko Batxilergo ikasleek Eindhoven (Holanda) hiriko beste ikasleekin batzuk lan egin dute.

Hainbat bilera eta proposamenen ondoren, hasierako asmo hori gauzatzen ari da “World Citizenship Academy” (Munduko Herritarrentzako Akademia) proiektu pilotuan. Batxilergo, DBH eta LHko taldeetan, helburua NBEren GIHekin (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) lotutako eduki batzuk sortzea da eta, ondoren, eTwinning plataforman erakustea.

Genero-estereotipoak publizitate-iragarkietan, boterea eta diktadura edo errota eolikoak eta ingurumena lantzea gure ikasleek egindako proiektuen adibideak izan dira. Bi ikastetxeen artean sortu den giroa oso positiboa izan da, eta errepikatzeko moduko esperientzia!

Lan bikaina!

­