Pasa den ostegunean, “Iker2d” aurkeztu zitzaien Egibideko Zientzietako Batxilergoan dauden ikasleei. Ikerketa Batxilergo berri hau Nieves Cano eta Jesús Obreroko campusetan emango da eredu honen barnean dauden bi ibilbideetan, teknologikoa eta zientifikoan, alegia. Abian jarriko den esperientzia D ereduan izango da.
Ikerketa Batxilergoa, gure ikasleetan gaitasun zientifiko eta teknologikoa garatzea du helburu. Era berean, zeharkako beste gaitasun batzuk lantzea bilatzen du, sormena, informazioa bilatzeko eta lantzeko era, autonomia, ahozko eta idatzizko komunikazioa eta talde lana. Badakigu, aspektu hauek etorkizuneko gizartean murgiltzeko eta goi mailako ikasketak burutu ahal izateko oso garrantzitsuak direla.
Lehengo mailan zehar ikasleek informazio teorikoa jasoko dute lehenengo eta bigarren ebaluazioan. Honek, aurreproiektu bat prestatzeko aukera emango die, beraien irakaslek zuzendutakoa eta lehenengo mailaren bukaera aldera aurkeztuko dutena. Prozesuan jarraitzea merezi duten lan-taldeek, nahi izanez gero, Batxilergoko bigarren mailan jarraitu ahal izango dute.