Arcus College bisitaz (Holanda)

thumbnail

Urtarrilaren 9tik 12ra EGIBIDEko hezitzaileak diren, Josu Donnay eta Carlos San Juan-ek Holandako Heerlen hirian dagoen ROC Arcus College bisitatu zuten. Bisita honen helburua MOB Raad-en hitzaldia aprobetxatzea zen, LHko zentroetako Holandako elkartea, Automobilgintzaren inguruan egon diren azkenengo garapenak ezagutzeko.

Heerlen hiria Alemania, Belgika eta Holandaren mugan dago. Automobilgintzaren industrialde garrantzitsua da eta bertan arlo honetan lanean dauden enpresa ugari aurkitzen dira. Zonalde horretako zenbait enpresa eta erakundek Garage 4.0 proiektua egiten ari dute. Proiektu hau etorkizuneko garajea diseinatzean datza, arlo horretan sortzen ari diren aldaketa eta beharretara egokitzen dena: prozesu informatikoen bitartez kontrolatzen diren motorrak, urrutitik egindako diagnosia, energi iturri berriak, ibilgailu autonomoak…

Heerlen eta Heupen (Belgika) zentroak ikusteaz gain, Colonian dagoan Ford faktoria bisitatzeko aukera ere izan zuten. Lantegi hau automatizatua dagoen enpresa industriala da eta teknologikoki oso aurreratu dago.

Bisita honek finkatu genituen helburuak bete ditu. Holandako zentro honekin hitzarmen bat sinatzearen aukera irekita dago, gure ikastetxeak espezialitate honetan guztiz gaurkotuta egotea eta etorkizunean zenbait proiektuetan parte hartzeko aukera ere ahalbidetuko zuena