Zorionak “Amets Urdiña”!

Gure Ostalaritza Eskolak, duela egun batzuk, “Agour” proiektuaren barnean dagoen lehen erronka hartu zuen. Bi egunez lan handia eta gogorra egin ondoren, erdi-mailako 40 ikasleek aperitiboak aurkeztu zituzten, Agour URDIÑAko gazta urdinaz prestatutakoak (Lizartzan egiten da, Gipuzkoan). Epaimahaiak, Aitor Basterra irakaslearen ikasleen proposamen guzti-guztiak nabarmendu zituen.

7 proposamen gastronomiko berezi hauek dastatu ahal izan zituzten:

  • Amets URDIÑA

  • Toad Bleu Fromage

  • Gazta urdinezko flana, intxaur-izozkia eta sagar-gozozko kurruskariarekin

  • Jan eta AGOUR

  • Kruxpeta URDIÑA

  • Gazta urdinez egindako izozki faltsua

  • Lorategiko liriao

Agour erronkan hiru irabazle aukeratu behar dira, eta hori ez da batere erraza. Honako hauek izan ziren epaimahaikideak:

  • Aitor Buendía, Egibideko komunikazio-arduraduna eta La Ruta Slow-ko kazetari gastronomikoa

  • Manolo Bayón, Eskolako irakasle ohia

  • Jon Ander Torrea, Agour Taldeko zuzendari nagusia

  • Soraya Peña, eskolako praktiketako irakaslea

  • Eduardo Ezquerro, Sales Manager, Agour taldekoa

Azkenik, epaimahaikide bakoitzak bere balorazio pertsonala azaldu ondoren, “Amets URDIÑA” izan zen proposamen irabazlea. Prestaketa, gazta-betegarri bat da, barazkiekin egina, eta barrualdean URDIÑAren jatorrizko testura du. Gainean, cherry tomate deshidratatua eta sagardo freskagarriko esferifikazioarekin.

Talde txapelduna Israel, Maialen, Ander, Paula, Aroa eta Beñat izan ziren. 2. saria Gazta urdinezko flana, intxaur-izozkia eta sagar-gozozko kurruskariarekin egindako prestaketa (María, Eneko, Héctor, Paula, Diego eta Jeylin), eta 3. saria “jan eta Agour” (Sakira, Rubén, Laura, Nerea eta Ivan).

Dedikazioa, ahalegina eta sukaldaritza-gaitasunak eskertzeko, ikasleek Casa Eceiza taldeko enpresaren produktu-sortak jaso zituzten, eta ez zuten denbora asko behar izan haiek dastatzeko.

Zorionak guztioi!

ARGAZKIAK

“LA RUTA SLOW” ERREPORTAJEA