Alicia Herrero “European Apprentices Network” (EAN)
Alicia Herrera, EGIBIDEn Mekatronika Industrialeko ikasle dena eta une honetan Mercedes-Benz enpresan espezializazioa duen formakuntza dualeko programan parte hartzen ari duena, Ikastunen Europar Sareko (EAN) kide berriki izendatu dute.
Erakunde hau 2017. urtean zehar sortu da Gazteen Europako Foroa eta Europako Eskoletako Ikasleen Batasunen Bulego Antolatzailearen (OBESSU) eskutik, izan ere, Europar Komisioaren babesa ere badauka. Adituen multzo bat da. Hemengo kideak ikastunak dira edota zenbait erakundeetan ikastunen interesen alde lanean dauden gazteak.
EANk duen helburua ikastunen ahotsa (formakuntza dualeko programan parte hartzen dutenena) entzuna izan dadin leku apropos bat eskaintzea litzateke. Era berean, Europako ikaskuntza sistemen hobekuntzan laguntza ematea ere.
Lanean oinarritzen den prestakuntza bermatu nahi da, informazio eskuragarriagoa eskatzen duena eta guztiontzat aukera berdinak eskaintzen dituena. EANk ez du nahi LHa gazteen langabezia saihesteko lehenengo ebazpena izatea, ikastunen behar eta eskubideetara egokitzen den aukera bat baizik.
Europako Lanbide Heziketaren astean parte-hartzea
EANko kide den unetik, Aliciak, Bruselasen azaroaren bukaera aldera ospatu diren ekintzetan parte hartzeko aukera izan du, Europako Lanbide Heziketaren astearen markoaren barnean.