Aitor Astorgak (Batxilergoko 1.) “Imagina 4.0” Txapelketa irabazi du Deuston

thumbnail

Batxilergoko 1.G-ko ikaslea den Aitor Astorgak, Teknologia ikasgaiaren barruan, Deustuko Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateak antolaturiko "Imagina 4.0" txapelketa irabazi du. Txapelketa DBH eta Batxilergoko ikasleei zegoen zuzenduta.

Ekimen honetan, parte hartzaileak hurrengo "Industria Iraultza" irudikatu behar du eta iraultza horrek zer egin dezakeen pertsonen bizitza osasungarriago izateko eta segurtasuna sustatzeko. Hau dena Instagram-en bitartez mugitu da klasean 4.0 industria azaldu ondoren. Pasa den ostiralean joan ziren Deustura saria jasotzera.

      ZORIONAK AITOR!