2017-2018 Batxilergoko Graduazio Ekitaldia

Inmaculada Katedralak (katedral berria) pasa den maiatzaren 25ean, 2. Batxilergoko 300 ikasle baino gehiagoren Graduazio Ekitaldia hartu zuen EGIBIDEko campus ezberdinetako (Jesús Obrero, Molinuevo eta Nieves Cano) gazteak elkartuz. Tutoreekin eta hezitzaileekin, familiekin eta lagunekin batera sentimenduz beteriko eguna bizi izan zuten ikasleek.

Ekitaldian Algara Dantza Taldea eta Nurat Abesbatza Taldearen emanaldiaz gozatu genuen. Jardunaldian ere Juan Carlos Elizalde Vitoria-Gasteizko Apezpikuaren presentzia izan genuen eta gure ikasleei hitz batzuk eskaini zizkien.

María Angulo eta Gorka Aguirre izan ziren ospakizun hau aurkeztu zuten hezitzaileak. Bertan ere, Pedro Rodríguez Tellería, Batxilergoko Zuzendaria, Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioaren Komisio Exekutiboaren Lehendakaria, Diego Bande, Lorena López Sánchez eta Jesús Calvo Lafuente, ikasle guztien ordezkari (Molinuevoko campusa) eta Guraso Elkarteko Javier Rato-ren (Jesús Obreroko Guraso Elkarteko kidea) esku-hartzea eskaini zitzaigun.

MILA ESKER DENOI ETA ZORIONAK GURE IKASLEEI!

ARGAZKIAKVER TODAS LAS FOTOS

BIDEOAK