“A&B Laboratorios de Biotecnología” enpresak, martxoaren 20an jasoko du Arizmendiarrieta-Anitua I. Saria
“A&B Laboratorios de Biotecnología” enpresak I. Arizmendiarrieta-Anitua Saria jasoko du martxoaren 20an, epaimahaiak ostegunean, otsailaren 16an, Arabako Ganberan egindako bileran erabaki ondoren. Sariaren helburua da Araban jarduten duten enpresak aitortzea, zerbitzuen sektorekoak edo industriakoak izan, Enpresaren Eredu Inklusibo Parte-hartzailean (MIPE) gomendatutako kudeaketa-balioak eta -praktikak aplikatzeagatik nabarmendu direnak.
Saria Arizmendiarreta Fundazioak eta Diocesanas-Jesus Obrero Fudazioak (EGIBIDE) antolatzen dute, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Arabako Ganberaren eta SEA-Enpresa Arabarren laguntzarekin. Saria martxoaren 20an banatuko da Egibide-Molinuevo campusean arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo den ekitaldian.
Epaimahaia honako hauek osatzen dute:
-
- Jose Antonio Aguado, Enpresa-estrategiako kontseilari delegatua
- Alberto Alberdi, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuorde
- Alvaro Anguisola, San Prudencio Fundazioko presidenteordea
- Luis Ramon Arrieta, Fundación Vital Patronatuko kide ohia
- Javier Balsategui, enpresaria
- Yolanda Berasategui, San Prudencio Fundazioko presidentea
- Mikel Etxebarria, Grupo Vasco Club Roma-ko koordinatzailea
- Laura Fernandez de Carranza, Egibideko gerentea
- Pilar Garcia de Salazar, Ekonomia Garapena saileko Foru Diputatua
- Ramon Ibeas, Caritas Alava idazkari nagusia
- Roberto Larrañaga, Confebask-eko presidente ohia
- Conchi Olano, kooperatiba sortzailea
- Juan Ugarte, director general de SEA Empresas Alavesas
Errekonozimendu hori epaimahai batek adostu dau ostegun honetan bertan eta, alde batetik, Jose Maria Arizmendiarretak Debagoieneko eskualdeko pertsonen alde egin eban kristau pentsamendu humanista nabarmentzen dau eta, bestetik, XX. mendearen erdialdeko Eliza Katolikoaren lan sozial garrantzitsuarekin lotzen gaitu, Araban Elizbarrutiko Eskolen sortzailea dan Pedro Anitua (gaur egun, Jesus Obrerorekin batera, Egibide) agertu zan lekuan. Arizmendiarrietaren elizbarruti bereko apaiza, Vitoriako Seminarioan formakuntza guneak partekatu zituen berarekin, eta handik gure herriko pertsona xumeenen giza sustapenean aktore erabakigarri bihurtu ziren.
Martxoaren 20ko ekitaldian, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, epaimahaia osatzen duten pertsonak, ordezkari sozialak eta enpresarialak izango dira, eta, gainera, mahai-inguru bat egongo da, “Etika enpresan: mehatxua ala aukera?” izenburupean. Bertan izango dira María Unceta-Barrenechea Olazar, “Laboratorios María D´uol 1992” sortzailea, Tomás Arrieta Heras Lan Harremanen Kontseiluko presidentea eta Cecilia Martinez Arellano, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko kidea.