EGIBIDEn Emakumeen Nazioarteko Eguna
Berdintasun Batzordetik martxoak 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko pentsatutako proposamenak aurkezten ditugu. Aurten lanbidearen aukera genero-baldintzapenik gabe egitean oinarrituta dago. Tutoretzaren Ekintza Planean DBHko etapa ezberdinetarako eta Batxilergo 1go mailarako unitate didaktiko espezifikoak dauzkagu. Unitate didaktiko hauekin batera Emakunderen esteka uzten dugu. Bertan, aurtengo kanpainaren bideoa eta baliabideak dituzue. Berritzeguneko webgunean ere zeharkako materiala aurkitzen da.
Ikasleen talde feministak hezkuntza elkarte guztiari proposamen bat egin nahi dute Emakumeen Nazioarteko Eguna eta bere ospaketarekin aldarrikatzen dena goraipatzearen helburuarekin: campus ezberdinetara arropa morez jantzita etortzea.
Mediatekak ere kanpainara gehituko dira eta hezkuntza elkarte guztiaren laguntzaz egingo den muralean parte hartzeko aukera izango dugu. Murala gure bizitza hobeago izatera laguntzen duten emakume guztiei eskerrak emateko egingo da.