Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko Makroinkestaren arabera (2019), 2 emakumetik 1ek emakume izateagatik indarkeria jasan du (emakumeen % 57,3).
Alde horretatik, Hezkidetza eta Berdintasuneko taldeak harreman toxikoen ezaugarriak identifikatzeko eta harreman osasuntsuen oinarria ezagutzera emateko jarduera didaktiko bat proposatzen du. Horretarako, kutxa desberdinak kokatu dira kampusetan iradokizunak edota gogoetak jasotzeko.