DANA LARRIALDIA

DENBORALEAK VALENTZIAN DITUEN ONDORIOEK ERAGINDAKO LARRIALDIAREN AURREAN

Egibidek bat egin nahi du Espainiako hainbat lurraldetan eta, bereziki, Valentzian izan den denboraleak eragin dituen gertakari tragikoen ondorioz piztu den elkartasun sozialaren olatuarekin.

Pertsona askok erakutsi duzue laguntzeko interesa, eta hori egiteko modurik onena kontsultatu duzue. Inguruan lan egiten duten patronatuko erakundeetatik (Elizbarrutiko Caritas eta Jesusen Lagundia) bidaltzen dizkiguten jarraibideak kontuan hartuta, gogorarazi nahi dugu lehen egun hauetan egingo diren ekintzez gain, askoz gehiago izango direla hurrengo hilabeteetan egiteko geratzen dena.

Hori dela eta, Egibiden bat egiten dugu gure erantzuna honako hau izan dadin:

  • Beste erakunde batzuekin batera erantzutea
  • Sarean lan egitea eta laguntza beste erakunde batzuetan zentralizatzea, bereziki Caritasen.
  • Berehalako premiei laguntzea, baina epe ertain eta luzerako ikuspegiarekin, krisi humanitario hau luzea izango baita.
  • Gure indarren neurrian, behar materialak (eskudirutan ematea lehenestea) eta giza premiak laguntzea. Esteka honetan dago informazioa

Eskudiruzko dohaintzetarako estekak:

Eskerrik asko egun hauetan beren elkartasuna adierazi duten guztiei eta datozen hilabeteetan solidaritate-kanpaina honetan edo beste batzuetan egingo dutenei.