Arriagako Mantentze Elektromekaniko eta Sistema Mikroinformatiko eta Sareak zikloetako ikasleek abenduaren 5ean Oihaneder Euskararen Etxean egin zen Mintzodromoan parte hartu zuten.

Ekimen hau Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, ikasleen arteko harremanak euskaraz sustatzeko eta bizitzako arlo ezberdinetan hizkuntzaren egoeraz eztabaidatzeko.

Launakako taldetan elkartu dira parte-hartzaileak eta arlo ezberdinei buruz mintzatzeko aukera izan dute:

  • – Euskara Interneten eta Sare Sozialetan
  • – Euskara eta lan mundua
  • – Euskara eta kontsumo ohiturak

Gasteizen, Interneten, lanean edo kontsumo garaian, beraz, euskaraz irabazteko asko dutela baieztatu zuten ikasleek.

Hemen dituzue  ekitaldian ateratako argazkiekiko lotura

Bideo-laburpena